Makina Erremintaren Institutuak eta IMH Ingeniaritza Eskolak, Arrate Igoeraren 35. Edizioa babestuko dute
2006/04/18 23:00:00 GMT+1
Euskal mendien zirkuitoetako pilotu aipagarrienek datorren apirilaren 22an neurtuko dute beraien trebezia Arrateko aldapetan
Igoera mitikoa datorren apirilaren 22an izango da, hurrengo larunbatean, froga bakar batean. Ondoren 6000 euro baino gehiago banatuko dira sari ezberdinetan, sailkatutako pilotuen artean.
Arrate Igoera euskal igoeren txapelketan puntuatuko du eta bertan euskal pilotuak eta beste erkidegoetakoak ere parte hartuko dute. Escudería Eibar, antolatzaile dena, ahalegin handiak egin ditu dena prestatzen, ihaz arrakasta handia izan zuten bide bazterrak jendez gainezka betetzea lortu bait zuten.
Arrateko Igoerari buruzko xehetasun gehiagorako zoaz Euskadiko Automobilismo Federazioko web orrira.