Makina-erreminten diseinu jasangarriari buruzko ikastaroa
2008/10/13 23:00:00 GMT+1
Prolima proiektuaren barrutian eta emandako ezagutzaren ondorioz, AFMk IMHrekin batera antolatutako ikastaroa honen helburua da makina-erreminten diseinu jasangarrian teknikariak prestatzea bi goizetan.
Ikastaroaren triptikoa deskargatu
Izen ematea:
- Ikastaroan interesa duten AFMko enpresek Zigor Esnaolarekin hitz egin dezakete 943 744 132 telefonoan edo eskaera egin web honen bidez hemen sakatuz.
- Izena emateko azken eguna: 2008ko urriaren 27a
Ikastaroaren helburuak:
Ikastaroa amaitzeak ikasle gai izango da honako hauek egiteko:
- Diseinu jasangarri edo iraunkorra lehikortasun elementutzat argudiatzen.
- Makina erreminta baten diseinu iraunkorrean alderdi ekonomikoen, ingurumenekoen zein sozialen garrantzia intrepretatzen.
- Makina-erreminta baten diseinuan bizi-ziklo baten kostuak, ingurune-inpaktuak eta alderdi sozialak kontuan hartzen dituen sistema osoa zehazten.
- Aditu talde batekin batera, diseinu iraunkorraren kudeaketarako erreminta informatiko bat ezartzea laguntzen.
Ikastaroa nori zuzentzen zaio: I+G Zuzendariak, Bulego Teknikoaren Zuzendariak, Proiektu buruak...
Edukiak:
- Jasangarritasunari begirako diseinua: sarrera, metodologia eta ebaluazio-irizpideak.
- Bizi-zikloaren kostuen kalkulua: sarrera, beharrak, LCC ereduak eta makina-erremintaren sektorean ezarketa.
- RAM parametroen kudeaketa: definizioak, datu-eskuratzea, iragazkiak, kalkulu analitikoa eta estatistikoa.
- Ingurune-inpaktuaren kalkulua: sarrera, ekodiseinuaren metodologiak, estandarrak eta araudiak, ekoadierazleak, praktika onen esku-liburua, eta abar.
- Makina-erreminten alderdi sozialak ebaluatzeko eta hobetzeko kontuan hartu behar diren alderdiak: segurtasuna, ergonomia, eta abar.
- Adibide praktikoak: Makina-erreminten diseinuaren fasearen ebaluazioa, jasangarritasunaren 3 bektore nagusi hauen arabera: bektore ekonomikoa, ingurumen-bektorea eta bektore soziala.
Egutegia:
- Iraupena: 8 ordu, bi ostegun, 9.00etatik 13.00etara
- Hasiera/Amaiera: urriaren 30ean hasi / azaroaren 6an amaitu
- Irakasleak: Ideko, Tekniker eta Invema.
Matrikularen salneurria: 250 euro. Formazio hau G.S.ren kuotetako hobarien bidez bideratzea dago. Aplikatu ahal den gehienezko kuota: 104 €