Malaysian Spanish Institute: urteko bisita eta proiektuaren aurrerapausoak
Malaysian Spanish Institute MSI Proiektuaren barrutian hezkuntza ordezkaritza batek IMHko instalazioak eta proiektuak ezagutu ditu aste honetan. Etorritakoak MSI-Kuala Lumpur Universityko ordezkariak eta MARAko (Malaysiako Gobernuko azpi-erakundea) MSI ikastetxeko irakasleak izan dira. Egonaldian sektoreko enpresa eta ikastetxeak bisitatu dituzte eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuarekin bilera izan dute.
Contes-IMHk Malaysiako ikastetxea zuzentzen du 3 pertsona bertan dituela: ko-zuzendaria eta bi aditu industrial (mekanikoa eta elektronikoa).
Espainia eta Malaysiako gobernuen arteko hitzarmenaren proiektu honetan Contes-IMHri asistentzia teknikoa eta ko-zuzendaritza dagokio.