ManuLearn jardunaldien zikloa

2021/11/16 17:24:00 GMT+1
"Ekoizpen autonomoko zelula", "Fabrikazio aditiboa" eta "komunikazio estandarreko protokoloak: OPC-UA eta UMATI" izango dira azaroan zehar interesa duten ikasleek eta profesionalek ikasteko, esperimentatzeko eta sakontzeko landuko dituzten gaiak.

ManuLearn proiektuaren esparruan, azaroan egingo diren 3 jarduera antolatu ditugu. Ikasleek, ikertzaileek eta enpresek elkarrekin lan egingo dute trebetasunak garatzeko eta industria-fabrikazioaren erronken aurrean irtenbideak elkarrekin sortzeko.

Ausartuko zara? Eman izena!

1. jardunaldia: TEACHING FACTORY

"Fabrikazio autonomoko zelula"

Hizlaria: José Castellanos, SmartPM.
Azaroak 24, 09:30-10:30 SmartPM erronkaren aurkezpena.
Azaroak 30, 17:30-19:00 Eztabaida, ikasleen galderak-zalantzak.
Abenduak 01, 17:30-19:00 Ikasleen soluzioen aurkezpena.
ONLINE - INGELESEZ

 

2. ekitaldia: WEBINARRA

"Fabrikazio Aditiboa"

Hizlaria: Maitane Gabilondo Nieto, IMH
Azaroak 24, 12:00-13:00 Sarrera, abantailak eta aplikazioak industrian.
ONLINE - INGELESEZ

 

3. ekitaldia: LEARNING FACTORY

"Komunikazio estandarreko protokoloak: OPC-UA eta UMATI"

Hizlaria: Josu Caminos, Fagor Automation.
Azaroak 30, 15: 30-17: 30 Erakusketa teorikoa.
Abenduak 01, 15: 30-17: 30 Tailer praktikoa.
PRESENTZIALA - GAZTELANIA

 

Zer da ManuLearn?

ManuLearn proiektuaren helburua EIT RISen parte hartzen duten herrialdeen berrikuntza-gaitasuna hobetzea da, haien hezkuntza-esparrua hobetuz eta gaitasun digitalak bultzatuz, fabrikazioaren etorkizuneko erronkei aurre egiteko.

Proiektu honek Fabrikazioko Berrikuntzaren eta Teknologiaren Europako Institutuaren (IET) finantzaketa jaso du.