Marcos Zaldibia, PFMko ikaslea Eguzki-car-eko pilotu
2011/09/15 23:00:00 GMT+1
Marcos Zaldibia IMHko ikasle azkoitiarra da, bigarren maila ikasten dihardu fabrikazio mekanikoaren produkzioaren programazioan eta Murtziako Solar Race-en parte hartuko duen IMHko pilotuetako bat izango da.
IMHko heziketa zikloetako ikasle izateaz gain, Marcos asialdian txirrindulari zaletua da, 7 urte darama eta mundu honetan. Beraz, IMHko Eguzki-car autoaren parte mekanikoaz arduratuko da.
Aste honetan Mintxetan egindako proban 35 km orduko abiada mantentzea lortu du, bateriaren %1 bakarrik kontsumituz. Lasterketarako helburua beraz ia lortuta, (denboran eta kontsumorik gabe) kontutan izanik lainotuta egon dela proba egin den momentuan.