Martxoak 8: NI FEMINISTA NAIZ

2025/03/06 15:00:00 GMT+1
IMH Campusen BERDINTASUNEAN eredu izan nahi dugu gure jardunean, lankide, ikasle eta besteekiko harremanetan. Erakunde bezala, balio hauek bultatzen ahaleginduko gara, gure berdintasun planaren eta batzordearen bidez.

 

MARTXOAREN 8a

IMH Campuseko kide guztiei gonbita egiten dizuegu Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen den martxoaren 8ko ekintzetan parte hartzera.

"Ni feminista naiz" da Emakunderen aurtengo kanpainaren leloa, feminismoaren ekarpena aitortzeko. Berdintasun taldean gogoeta egin dugu feminismoaren esanahiari buruz: berdintasunaren aldeko printzipioa ez ezik, gizartea eraldatzeko mugimendu bat ere bada.

Oraindik erronka ugari ditugu: soldata-arrakala, kristalezko sabaia, genero-indarkeria… Horregatik, ekiten jarraitzen dugu!

Lila Emakumeen Etxeak uztailera arteko jardueren  eta hausnarketen gida aurkeztu du. Ikusi hemen


 

2024eko ekintzak

Egun berezi honetan, erakunde bezala, Emakundek egindako aurtengo kanpaina partekatu nahi dugu: KATERIK GABE, KATEAN: berdintasunaren katea eta emakumeen ahalduntzea indartzen jarraitzeko deia.


Kanpaina hau belaunaldien arteko topagune bihurtu nahi da, emakumeen eskubideen aldeko balioak transmititzeko leku bat: hamarkadetan emakumeen eskubideen alde lan egin duten pertsonen eta gazteen arteko topaketa irudikatu nahi du, eta, transmisio horren beharra azpimarratu, gizarteak aurrera egiten jarraitzeko eta berdintasun-espazioak irabazten jarraitzeko.

 

 

2023ko ekintzak

Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko gure ikasleek manifestua irakurri zuten Elgoibarko elkarretaratzean: Ikusi bideoan👇

Emakumeak gora!

Elgoibarko hilabeteko ekintzak

Emakunderen aurtengo kanpaina

 
🟣 Gogoetarako: Euskadin goi-mailako ikasketak dituzten pertsona guztietatik ia % 60 emakumeak badira...
 

👉 Emakumeek gerentzia-postuen % 6 bakarrik betetzea ez da prestakuntza edo lidergo faltagatik. Erakundeetan pribilegio eta rol maskulinoak betikotzen direlako baizik.

 

👉 Emakumeek titulazio teknikoetako matrikulen % 23 baino ez ordezkatzea ez da bokazio faltagatik. Baizik eta, besteak beste, mugatzen gaituzten estereotipoetan oinarritutako hezkuntzaren emaitza.

 

👉 Zaintzeko eszedentzien % 73 emakumeek hartzea ez da guk bakarrik dakigulako zaintzen. Gizarteak rol hori ezartzen digu eta honek zaildu egiten du gure garapen profesionala.

 

2022ko ekintzak IMHn

Martxoaren 8an elkarretaratzea IMHko atarian

Martxoaren 8an Elgoibarko Plazako elkarretaratzean Elkartuta Infinituraino mural erraldoian parte hartzea.

Lanbide Heziketako ikasleekin berdintasun tailerrak.

Makina Erremintaren Museoko oparia

 

 

Emakundeko mezua

 

2021eko ekintzak

Denon parte hartzearekin eragina handiagoa izango da

Batetik, martxoaren 5an, ostiralean Goi Mailko 1go mailako ikasleek "Aukera Berdintasunari" buruzko hitzaldi batetan parte hartu zuten; Hizlariak Belén Forníes Bello (Berdintasun Kontsultorea eta Aspegiko lehendakari ordea) eta Josetxu Riviere Aranda (Gizonduz-ekoa, gizonekin berdintasun proiektuak aurrera eramaten dituena) izan ziren. Hitzaldian bideo hau ipini zuten:

Zer iradoki digu bideoak?...

Bestalde, Erdi eta Goi Mailakoek galdera batzuk erantzun zituzten (Balioak 4.0 proiektuaren barruan) eta grafika batzuk atera ditugu. Hemen partekatzen ditugu, eta gogoeta egitera gonbidatzen zaituztetu.
 
Azkenik, aste honetan zehar Erdi Mailakoek Gizonduz-ekoekin 4 ordutako tailer baten parte hartuko dute.
 
Honez gain, Gizonduzetik Lanbide Heziketako irakasleentzat gai honen inguruan 10 ordutako ikastaro bat proposatu digute, baliagarria gaiaren inguruan hausnartzeko. Hemen esteka.
 

20201eko Martxoren 8ko kanpaina: zaintzak ikusaraztea, baloratzea eta gizarte osoaren artean banatzea