Martxoak 8: Zuetaz harro!

2024/03/05 00:00:00 GMT+1
IMH Campusen BERDINTASUNEAN eredu izan nahi dugu gure jardunean, lankide, ikasle eta besteekiko harremanetan. Erakunde bezala, balio hauek bultatzen ahaleginduko gara, gure berdintasun planaren eta batzordearen bidez.
 

MARTXOAREN 8

IMH Campuseko kide guztiei gonbita egiten dizuegu Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen den martxoaren 8ko ekintzetan parte hartzera.

Ikusi hemen Elgoibarko emakumearen hilabeteko ekintzen agenda:

Martxoak 6, asteazkena

18:00
'Esto no es sexo'
Inazio Bereziartua musika eskola, Elgoibar | Aurkezpena
Marina Marroquí idazleak 'Esto no es sexo' liburua aurkeztuko du.

21:00
'Slow'
Herriko Antzokia, Elgoibar | Filma
Elenak dantza-eskolak ematen ditu, eta Dovydasek, berriz, zeinu-mintzairaren interprete gisa lan egiten du. Elkar ezagutzen duten unean, lotura ederra sortzen da haien artean. Hala ere, bere harremana frogatuko da Dovydasek Elenari aitortzen dionean berarekiko sentimendu erromantikoak dituela, baina asexuala dela, hau da, ez duela sentitzen eta ez duela inoiz sentitu beste pertsona batenganako sexu-desiorik. Ongarrik antolatuta.

Martxoak 8, ostirala

12:00
M8 manifestazioa
Elgoibar | Manifestazioa. Ikusi informazioa
Ikasleek manifestazioa egingo dute, Arreiturre BHI eraikinetik abiatuta.

20:00
M8 elkarretaratzea
Udaletxe aurrean, Mendaro | Elkarretaratzea
Mendaroko Gazte Asanbladatik, martxoak 8an ITAIAk deitu duen kontzentrazioan parte hartzeko deia egin dute.

21:00
Herriko emakumeen afaria
Kultur Kafea, Elgoibar | Aldarrikapena
Herriko emakumeen* afaria egingo dute, Martxoak 8 dela-eta.  Kultur Kafean izango da, 10 euroan. Izena eman behar da, martxoaren 1erako: Pitxintxun, Kultur Kafean edo hemen.

Martxoak 9, larunbata

09:30
Autodefentsa ikastaroa
Olaizaga kiroldegia, Elgoibar | Ikastaroa
Emakumeentzako autodefentsa ikastaroa emango dute Olaizaga kiroldegian.

12:30
Uluka batuka
Elgoibar | Kalejira
Uluka batukada taldeak kalejira egingo du, Lilatik abiatuta.

14:30
Emakumeen bazkaria
Elgoibar
Emakumeen bazkaria eta dantza saioa antolatu du Haizeak. Sigma jatetxean.

Martxoak 11, astelehena
19:00
Ipuin kontalaria emakumeentzat
Gotzon Garate Udal Liburutegia, Elgoibar | Ipuin-kontaketa
Ahoz aho 2024. Emakumeen Eguna ospatzeko Carolina rueda ipuin kontalariaren saioa. Helduentzat.

Martxoak 17, igandea
12:30
Ztandap
Aita Agirre kulturgunea, Elgoibar | Antzerkia
Idoia Torregarai eta Mirari Martiarenaren ikuskizun berria da ZTANDAP, binakako bakarrizketa. Generoa umoregai hartuta, orgasmo arrakalaz, elkarbizitzaren ajeez eta señora izateaz hitz egiten dute ordu beteko saioan, besteak beste.

Informazio gehiago: EMAKUMEAREN HILABETEA

2023ko ekintzak

Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko gure ikasleek manifestua irakurri zuten Elgoibarko elkarretaratzean: Ikusi bideoan👇

Emakumeak gora!

Elgoibarko hilabeteko ekintzak

Emakunderen aurtengo kanpaina

 
🟣 Gogoetarako: Euskadin goi-mailako ikasketak dituzten pertsona guztietatik ia % 60 emakumeak badira...
 

👉 Emakumeek gerentzia-postuen % 6 bakarrik betetzea ez da prestakuntza edo lidergo faltagatik. Erakundeetan pribilegio eta rol maskulinoak betikotzen direlako baizik.

 

👉 Emakumeek titulazio teknikoetako matrikulen % 23 baino ez ordezkatzea ez da bokazio faltagatik. Baizik eta, besteak beste, mugatzen gaituzten estereotipoetan oinarritutako hezkuntzaren emaitza.

 

👉 Zaintzeko eszedentzien % 73 emakumeek hartzea ez da guk bakarrik dakigulako zaintzen. Gizarteak rol hori ezartzen digu eta honek zaildu egiten du gure garapen profesionala.

 

2022ko ekintzak IMHn

Martxoaren 8an elkarretaratzea IMHko atarian

Martxoaren 8an Elgoibarko Plazako elkarretaratzean Elkartuta Infinituraino mural erraldoian parte hartzea.

Lanbide Heziketako ikasleekin berdintasun tailerrak.

Makina Erremintaren Museoko oparia

 

 

Emakundeko mezua

 

2021eko ekintzak

Denon parte hartzearekin eragina handiagoa izango da

Batetik, martxoaren 5an, ostiralean Goi Mailko 1go mailako ikasleek "Aukera Berdintasunari" buruzko hitzaldi batetan parte hartu zuten; Hizlariak Belén Forníes Bello (Berdintasun Kontsultorea eta Aspegiko lehendakari ordea) eta Josetxu Riviere Aranda (Gizonduz-ekoa, gizonekin berdintasun proiektuak aurrera eramaten dituena) izan ziren. Hitzaldian bideo hau ipini zuten:

Zer iradoki digu bideoak?...

Bestalde, Erdi eta Goi Mailakoek galdera batzuk erantzun zituzten (Balioak 4.0 proiektuaren barruan) eta grafika batzuk atera ditugu. Hemen partekatzen ditugu, eta gogoeta egitera gonbidatzen zaituztetu.
 
Azkenik, aste honetan zehar Erdi Mailakoek Gizonduz-ekoekin 4 ordutako tailer baten parte hartuko dute.
 
Honez gain, Gizonduzetik Lanbide Heziketako irakasleentzat gai honen inguruan 10 ordutako ikastaro bat proposatu digute, baliagarria gaiaren inguruan hausnartzeko. Hemen esteka.
 

20201eko Martxoren 8ko kanpaina: zaintzak ikusaraztea, baloratzea eta gizarte osoaren artean banatzea