Masquetorno: hiru belaunaldietako tornuen erronka

BIEMH Fabrikazio Aurreraturen azokan ezagutu genituen Joaquin eta Raúl Claveria Masquetorno youtuberrak. Makina Erremintaren Museora etorri ziren euskal makina erremintaren historiaren erreferentea ezagutzera eta orduan erronka bat bota genion elkarri:
"Pieza bera egiten badugu 3 modutara? Hau da, Museoan dagoen antzinako makina, Masquetornokoen brikolajekoa, eta IMHn ikasleek erabiltzen duten makinen bidez?" Izan zen proposamena.
Esan eta egin!
Horretarako tornu konbentzionalen platerentzako rekanbio pieza aukeratu dugu. IMHko ikasleak lantegian ikasten ari direla, erabileragatik noizean behin puskatzen diren horietakoa.
Erronka gauzatzeko makinak eta pertsonak izan dira:
- IMH CIFPko lantegiko Danobat tornua, Fagor Automation kontrolarekin eta Fagor HMI Elite simulagailuarekin. Mekanizatzialeak: Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko goi mailako zikloko ikasle-ikasle taldea. Simuladorearen azalpenak Fagor Automationeko Endika teknikariak eman zizkigun.
- 1925eko Orbea tornua, Makina-Erremintaren Museoan, Valentin Larrañagaren eskutik.
- MasQueTornoko lantegiko brikolaje tornua, Joaquín Claveriaren eskutik.
Erronka polita izan da, eta Joaquin, Valentin eta Endika gurekin izatea plazer handia. Bere esperientziaren eta egiten jakitearen ezagutzatik asko ikasi dugu. Zalantzarik gabe IMH Campuseko lanbide heziketako ikasleak eta Masquetorno eta Museoko jarraitzaileak motibatzeko modukoak.
Eta nola ez, CNC simulagailuekin, etorkizunera begirada praktikoa ere egin dugu, dagoeneko gure talentu gazteen prestakuntzan presente dagoena.
Ikusi erronka bideoan!