Mataderen exekuzio eraginkor eta iraunkorra, 2017ko ideia industrial onena.
KEYWAY proiektuak mataderak (txabeteroak) egiteko sistema eraginkorrago bat proposatzen du, kalidade hobea denbora gutxiagotan lortuz.
Keyway proiektua Iñaki Jimenez-ek aurkeztu du, IMHko Ingeniaritza Dualeko ikasle izandakoa. Iker Tolosarra da eta ingeniaritzaren aurretik lanbide heziketa ikasi zuen Andoaingo La Salle Berrozpen.
Duela bi urte enpresa propioa sortzea erabaki zuen beste bi bazkiderekin Asteasun KEYWAY Chaveteros enpresa sortuz mataderen merkatuan bide berri bat egiteko asmotan. Iñakik azaldu digunez "txabeteroak egiteko makinak badaude baina ekoizpena edo artisau eran egiten da edo elektrohigaduraren bidez prozesu luzea da. Guk makina bat egokitu dugu eta lehen fasean prozesua azkartzea lortu dugu kalitate onarekin. Sariarekin nahi duguna da kalidadeak oraindik ere gehiago hobetu eta prozesua iraunkortu".
"TKgune Fabrikazioa" Berrikuntza eta Teknologia Transferentziazko Sarea osatzen dugun Lanbide Heziketako Ikastetxeek, TKgune Gazteentzako Enpresa Industrialen Ideia Lehiaketa antolatzen dugu urtero., jakin badakigunez ideia industrialak abiatzeak dakarren kostua handia zein den, gazteei laguntzeko asmoz. Saria 2.500 euro, 40 prestakuntza ordu sarituaren beharren arabera, 100 aholkularitza ordu enpresa proiektua garatzeko, 300 ordu beharrezkoak diren baliabide industrialak erabiltzeko (makinak eta beste).
Lehiaketaren laguntzaileak dira: Elgoibarko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, DanobatGroup, Alcorta Forging Group, Schaeffler eta Rural Kutxa.