ATZERATUTA: MCOSMOS NC Tailerra. Mekanizazio makinetan neurtzeko softwarea

2016/11/08 00:00:00 GMT+1
AZKEN ORDUKO ARAZO TEKNIKOAK DIRELA ETA JARDUNALDIA ATZERATU EGIN DUGU. DATA BERRIA AURKI ADIERAZIKO DIZUEGU. BARKATU ERAGOZPENAK. SARIKI-IMHk antolatuta, azaroaren 24an IMHko instalazioetan egingo dugu jardunaldi praktikoa, bere prozesuan mekanizazio ekipoak erabiltzen dituzten fabrikazio arloko enpresentzat.

Mcosmos NC, Mitutoyoren neurtzeko softwarearen modulua da, makina erremintan erabiltzeko. MCosmos-en Interfaz grafikoa mantentzen du.

Abantaila nagusietako bat, mekanizazio makinaren neurketaren tartea handitzen du, 3 dimentsiotako makina baten funtzio erabilgarriak gehituz.

Zure MMCan Mcosmos-en ohiko erabiltzailea bazara, zure Makina Erremintan interfaz grafiko bera erabili ahal izango duzu. Horrez gain, MCOSMOS NCk ezabatu egiten du pieza aske uzteko beharra eta ondoren berriz doitu behar izatea.

 

mcosmos-nc

Tailerrak bi atal izango ditu: Lehenengo orduan teoria azalduko dugu mekanizazio makinan bertan neurtzearen onura/erabilgarritasunak azaltzeko. Bigarren orduan erakustaldia egingo dugu, IMHko mekanizazio zentru batean.

AGENDA:

  • Eguna: Azaroak 24
  • Ordua: 9:00etatik 11:00ak arte
  • Tokia: IMH (Elgoibar)
  • Norentzat: Produkzio eta kalitate zuzendarientzat

 

IZEN EMATEA: Aurrez egin behar da, AZAROAREN 22a baino lehen, 943743808 telefonora deituz (Ainhoa Isasi) edo mezua hona bidaliz: marketing@sariki.es