MEC-FABRIKAZIO ADITIBOKO proiektua berrikuntza jardunaldietan

2023/07/21 10:57:00 GMT+1
Fabrikazio aditiboko espezializazio ikastaroa, STEAM jarduerak garatzeko eta heziketa zikloei laguntza emateko materiala sortu da.

Lanbide Heziketako berrikuntzari buruzko udako hamabostaldiaren barruan, hainbat saio antolatu ditugu, Ikastetxe Integratuan garatzen dihadugun proiektuen berri emateko.

IMH Campuseko Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko Mónica Gil, Juan Ignacio Irizar, Ruben Odriozola eta Inazio Sudupe proiektuko partaideek MEC-FABRIKAZIO ADITIBOKO proiektuaren transferentzia egin dute aurkezpen publikoan. Haien iritziz  "esperientzia aberasgarria izan da fabrikazio aditiboari buruzko ezagutza eta informazio tekniko eta pedagogikoa partekatzea eta sortzea autonomia-erkidego desberdinen artean".

Proiektuaren izen osoa: Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren Lanbide Heziketako Fabrikazio Aditiboko berrikuntza-proiektua.

Proiektuaren helburu orokorra material didaktikoa, modularra eta transferigarria sortzea izan da, fabrikazio aditiboko espezializazio ikastaroa, STEAM jarduerak garatzeko eta heziketa zikloei laguntza emateko.

Proiektua Europar Batasunak kofinantzatzen du eta partaideak izan dira:

  • Ikastetxeen aldetik: CIP Virgen del Camino (Iruña), Instituto Escuela del Trabajo (Bartzelona), CIFP IMH (Elgoibar),
  • Erakundeen aldetik: HIRUDI Sistemas 3D S.L.ren (Iruñea) eta Makina Erremintaren Prestakuntza Teknikorako Fundazioaren (Elgoibar).