MEKANIZAZIO POSGRADUAren 3. Edizioa

2004/09/16 23:00:00 GMT+1
CNC edo ohiko makinak erabiltzeko trebetasun praktikoa lortu nahi duten Ingeniariei (Goi Mailakoak edo Teknikoak)edo antzeko perfil teorikoa duten pertsonei zuzendua dago.

Datak: 2004ko urriaren 18an hasi eta 2004ko azaroaren 19an amaitu

Ordutegia: 8:30 -13:30.

Egunak: astelehenetik ostiralera

Matrikularen prezioa: 950€

Izena emateko epea: 2004ko urriaren 14a

Matrikula/Informazioa: Nora Ramon, 943748270

Edukinak: Posgradua lau modulotan banatua dago,

  • Mekanizazioa ohiko fresatzeko makinarekin
  • Mekanizazioa ohiko tornuarekin
  • Programazioa eta gauzatzea CNC tornuarekin
  • Programazioa eta gauzatzea CNC fresatzeko makinarekin

Ikastaroa amaitu ondoren, ikasleak ondorengo gaitasunak izango ditu:

  • Makina erreminta, tresna eta baliabide laguntzaileen funtzionamendua aztertu piezak txirbil arroketa bidez lantzeko.
  • Beharrezkoak diren teknikak erabili makina, tresna eta baliabide laguntzaileak prestatu eta martxan jartzeko, txirbil arroketa bidezko mekanizazioarentzat.
  • Mekanizazioko lanek dakarten arriskuak baloratu, beharrezkoak diren prebentzio neurriak hartu ahal izateko.
  • CNC programen prestakuntza aztertu.