Metrologian espezializatutako ikasleak enpresa praktiketarako prest

2015/11/17 00:00:00 GMT+1
Urtarriletik aurrera zure enpresan Metrologiako espezializazio ikastaroa egin duen pertsona bat 180 ordutako lan-praktiketan hartzeko aukera izan dezakezu.

Interesatzen bazaizu, jar zaitez harremanetan IMHko Oier Uriarte edo Nora Ramonekin (943744132) edo idatzi hemen

  • Ikastaroan landutako gaiak izan dira: MMC (koordenatuen bidez neurtzeko makina), Metrologia dimentsionala, Perdoi geometrikoak, Kalibrazio plana, Romer besoa. Neurketak oinarrizko ekipamendu eta espezifikoen bitartez.
  • Ikastaroa amaitu ondorengo profila: Metrologiako teknikak ezartzeko gai izan eta produktuaren dimentsio eta ezaugarri geometrikoak zehazteko erabiliko diren tresnak trebeziaz erabiltzeko; prozesu-kontrolaren teknikak aplikatu eta neurri zuzentzaileak aplikatu lortutako emaitzak abiapuntu hartuta;
  • Ikasleen jatorri geografikoa: Arrasate, Astigarraga, Azpeiti, Beasain, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Elgoibar, Mutriku, Villabona, Durango, Miranda de Ebro.

 

Enpresarentzat kostea zero izango da