Mikel Alvarezek (NOVAK) masterrari buruzko duen iritzia partekatu digu.

2024/09/11 08:36:02 GMT+1
NOVAK, Digital Manufacturing Masterreko enpresa kolaboratzaile izanik, Mikel Alvarez gerenteari masterrari buruzko iritzia eskatu diogu eta hemen partekatzen ditugu bere erantzunak:

Zergatik hartu dituzue masterreko bi ikasle?
"Masterrean parte hartzea funtsezkoa izan da gure enpresaren digitalizazioan aurrera egiteko”.

Desikastea, aldaketaren gakoa:
"NOVAK, doitasunezko mekanizazio enpresa, digitalizazioaren lehenengo pausoetan aurkitu da orain arte, honek dakarren guztiarekin: kultura eta lan egiteko moduaren eta enpresa sistematikaren aldaketarekin bat. Horregatik, uste dugu garrantzitsua dela kanpoko bisioa duen jende gaztearekin lan egitea, urteetan zehar hartutako ohiturak desegin eta aldaketak modu errazagoan egin ahal izateko. “Desikasten” ikasteko, alegia.

Esperientziak merezi du?
"Bai. Beste enpresei gomendatzen diegu masterrean parte hartzea. Arlo honetan dauden enpresa asko hasieran daude, gu geu egon ginen bezala, eta aldaketa horiek ongi kudeatzeko aukera bikaina da."

Zure enpresa NOVAKen antzeko egoeran aurkitzen bada, garaiz zabiltza aurtengo edizio berriko ikasleak hartzeko. Ikasleak industria 4.0 arloan espezializatuta daude, eta 2 urtez enpresetan proiektuak garatzen arituko dira, 2.000 ordu inguruko prestakuntza teorikoa eta praktikoa uztartuz.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Oier Uriarte edo Leire Alberdirekin.

Mila esker, Mikel, zure iritzia eta esperientzia partekatzeagatik!