Minnesotako ordezkaritza batek IMH bisitatu du
South Central College Minnesotako Unibertsitateko eta 360 Centre of Excellence for Manufacturing erakundeko 4 ordezkarik IMH bisitatu dute, irakasleen trukea proposatzen duen kolaborazio hitzarmen baten testuinguruan. Ordezkaritza Tknikaren bidez etorri da eta partner bila dabil trukeak egiteko.
Estatu Batuak industria indartu eta berreskuratzeko estrategia garrantsitzuak zabaltzen ari da, esaterako Made in Amercia eta Again + Advanced Manufacturing Partnership. Lerro honetan pertsonen prestakuntza sendotzen ari da.
360 Centre of Excellence for Manufacturing, Unibertsitate eta Lanbide Heziketako Ikasletxeen ekimena da. Bere helburua da fabrikazio teknikarien kalitatea eta kopurua handitu dadin, bigarren hezkuntzak, lanbide heziketak, unibertsitateak eta helduen prestakuntza-iraunkorrak zeregin horretan parte hartzea.
Ameriketako Estatu Batuak birindustrializatzen ari den eta azken hamar urteetan bere barne produktu gordina hazi den sasoi honetan, Minnesotako Unibertsitatea eta South Central College aitzindari-taldea dugu irakasle eta ikasleen mugikortasun programak egiteko.
IMHk bisita baliatu du batetik goi-mailako etekin handiko heziketa zikloetan erabiltzen duen metodologia azaltzeko, eta bestetik lidergotza duen Tkgune Fabrikazioa sarea azaltzeko, berrikuntza aplikatuaren eremuan sareak duen azpiegitura eta ezagutza guztia enpresa txiki eta ertainei eskaintzen dielarik.