Muntaian espezializatutako ikasleak enpresa praktiketarako prest
2016/02/03 00:00:00 GMT+1
Martxotik aurrera zure enpresan espezializazio ikastaroa egin duen pertsona bat 180 ordutako lan-praktiketan hartzeko aukera izan dezakezu.
Lanbidek diruz lagundutako 610 orduko ikastaroa martxoaren 18an amaituko da, eta ondoren praktiketarako epea zabaltzen da. Ikastaroa egin duten ikasleek ondorengo edukiak jaso dituzte:
- Sistema mekanikoak muntatzeko, konpontzeko eta martxan jartzeko teknikak
- Sistema elektrikoak, elektronikoak, pneumatikoak eta hidraulikoak muntatzeko, konpontzeko eta martxan jartzeko teknikak
- Fabrikazio mekanikoko teknikak
Praktikak 180 ordukoak izango dira eta enpresarentzat "zero kostea" izango du. Ikasleak Debabarrena, Azpeiti eta Hernanikoak izanik, interesa duzuon enpresek gurekin harremanetan jartzea eskertuko dizuegu:
- Leire Alberdi 943744168 telefonoan
- leire[abildua]imh.eus
- formulario hau beteaz