Museoko makinen amabitxi-aitabitxi egin zaitez!

Makina Erremintaren Museoko makina baten amabitxi ala aitabitxi izan nahi? Hala izanez gero, koipeztatu, garbitu eta martxan jarri ahal izango duzu Museoan ditugun industriaren historiako funtsezko makina bat.
Proposamenarekin bat egiten duten pertsonek doako sarrera eta oroimenezko argazki bana eta bere izena jasoko dute webgunean eta sare sozialetan.
Dendan ere % 10eko deskontua izango dute.
Enpresen eta taldeen kasuan, 80 euroren truke parte hartu ahal izango dute.
Babesean hartzeko dauden makinen artean, hauek daude: 1899ko Brown & Sharpe tornu errebolber bat, 1930eko Orbea tornu paralelo bat, XIX. mendeko zubi-eskuila bat, Jose Leon Ciaran zutabe-zulagailu bat, 1925eko zerra alternatibo bat, 1942ko Jarbe fresagailu bat, 1958ko Bebe sigma bat eta 1993ko Book sigma bat.
Gainera, nahi izanez gero, aita-amabitxiek proposa dezakete bertako beste makina bat ere "besoetan" hartu.
Animatu!