Namibiako Lanbide Heziketako arduradunak IMHn
Abenduaren 3an bisita garrantzitsu bat izan genuen IMHn: Estatuko Namibia Training Program-eko arduraduna eta Euskadira etortzeko aukeratuak izan den Namibiako Lanbide Heziketako 6 ikastetxeetako zuzendarien taldea.
Bi aste egin dituzte Euskadin eta azken egunean IMH bisitatu zuten, Euskal Lanbide Heziketako Berrikuntza Institututak (TKnikak) gonbidatuta Vetibac (Vocational Education and Training International Basque Campus) egitasmoaren barruan.
Bi aste hauetan euskal lanbide heziketa sistema ezagutzeko prestakuntza eta erreferentzia-zentruen bisitak egin dituzte. Helburua da etorkizunean Namibiako irakasleek Euskadin hobetzeko prestakuntza egonaldiak egitea.
IMHn Berrikuntza aplikatua (TKgune Fabrikazio Sarea), Proiektuetan oinarritutako metodologia (Ethazi) eta Prestakuntza Dualaren berri izan dute.