Nazioarteko TKgune Fabrikazioa sustatzen Ipar Irlandan
Joxean Egaña IMHko Zuzendariak parte hartu du Jaurlaritzaren ordezkaritza batekin Ipar Irlandaren Lanbide Heziketako Sistemari egin zaion bisitan.
Bisita Jaurlaritzak antolatu du, Lanbide Heziketako Zuzendari Ramon Martinez de Murgia buru zela.
Joan den ekainean bi gobernuek elkarren arteko akordioa sinatu zuten. Oraingoan, Ipar Irlandako Lanbide Heziketako ministerioaren bisita, Stephen Farry Hezkuntza eta Enplegu ministroarekin elkarrizketa eta bazkaria parlamentuan, eta Bangor, Lisburn eta Newry College-en bisita egin dute 3 egunetan zehar. Aste honetako bisitaren helburu nagusietako bat TKgune enpresekin garatutako esperientziarekin nazioarteko proiektua sustatzea da.