Nola lantzen ditugu balioak erakunde batean?
2022/09/29 11:57:00 GMT+1
Ulma Arquitectural Solutions S.Coop.eko Mikel Bengoari eskatu diogu HobetUAS hazi balioaren inguruan IMH Campus-eko Goizalde Santamarina adituarekin egindako lana azaltzeko.
Zenbateraino bizi dira balioak erakunde batean?
Mikelek bideoan azaldu digunari entzunez, lanketa hau laguntza baliotsua izan da enpresarentzat bere burua ezagutu eta hazteko, taldeen oreka eta osagarritasuna lortzeko, motibazioa eta errendimendua hobetzeko, eta bereziki baliotsua hurrengo urteko formakuntza plana prestatzeko.
Ekarpen tekniko eta profesionalaz gain, gure lan egiteko modua enpresako pertsonekin elkarren ondoan konfiantzan eta hurbiltasunean aritzea da, "lurrera jeitsi eta elkarren eskutik".