Nolako ikasleak behar ditugu? Nolako gizartea nahi duzu?
Jakin badakigu nerabezaroa gora behera handien garaia dela eta prebentzio eta eskuhartze programak martxan jartzea ezinbestekoa dela.
Ondorioz, Erdi eta Goi Mailako ikasleek hainbat elkarterekin (Alkoholiko Animoak, Al-Anon, Proyecto Hombre, Asajer, AGIPAD...) alkohola, droga eta tekonologia adikzioen gaia landu dute:
- adikzioak bizi izan dituzten pertsonen bizipenak abiapuntutzat hartuz,
- eta beraien esperientzien hausnarketa eginez,
Tutoreak eta orientatzaileak bidelagun dituztelarik.
Nolako gizartea nahi duzu?
#balioak40
Orientazio Mintegiak prestatutako gogoeta:
Nolako ikasleak behar ditugula uste duzu? Agian, galdera ez da zuzena eta beste hau galdetu beharko genizuke, NOLAKO GIZARTEA NAHI DUZU? Azken hamarkadetan mundua eta gizartea eraldaketa jarraian daude; zorionez pertsonok aldaketa horietara egokitzeko eta aldaketa horiek gurera moldatzeko aukera daukagu eta prozesu honetan hezkuntza giltza da. IMH Campus-eko Lanbide Heziketa, prozesu honetako eragilea den heinean bere irakaste- ikaste prozesua moldatzen eta egokitzen joan da erantzunkizun kolektiboa duen gizarte bat eraikitzen joateko. Honetarako, BALIOAK 4.0 proiektua martxan dugu, norbanako erantzunkizuna, kolektiboa eta 4 balio hauek lantzeko: Solidaritatea, inklusioa, ekimena eta interdependentzia. Baina nola egin? Tailer eta jarduera desberdinak jartzen ditugu martxan, non ikaslearen garapen integrala eta ongizate emozionala helburu diren; ahaztu gabe, gure ikasleak erdi epera lan munduan egongo direla murgilduta, eta lan munduak pertsona proaktiboak, positiboak, malguak eta lanerako gaitasuna dutenak behar dituela.
Erronka honek elkarlana eskatzen digu eta irakaste-ikaste prozesua bere orokortasunean hartzea. Ondorioz, ETHAZI metodologiak, ikasleekin tutorizazio indibidualizatua egiteko aukera ematen digu eta orientazio mintegiarekin elkarlanean ikaslearen ongizatean eragiteko. Jakin badakigu, nerabezaroa gora behera handien garaia dala eta prebentzio eta eskuhartze programak martxan jartzea ezinbestekoa dela. Ondorioz, Erdi eta Goi Mailako ikasleriak hainbat elkarte desberdinekin alkohola, droga eta tekonologia adikzioen gaia lantzen dute; adikzioak bizi izan dituzten pertsonen bizipenak abiapuntutzat hartuz, eta beraien esperientzien hausnarketa eginez tutoreak eta orientatzaileak bidelagun dituztelarik.
Garapen prozesu honetan, ikerketek erakutsi digute beharrezkoa dela genero ikuspuntua txertatzea modu ekitatiboan eragin ahal izateko. Ipar orratza garatzen ari garen Berdintasun Plana da eta ikasleak IMH-n sartzen direnetik jarraituko duten ibilbidea finkatuta dago. Honela, berdintasuna, inklusioa eta elkarbizitza positiboa lortzeko, emakumeen kontrako indarkeria, aniztasuna, identitateak eta parekidetasuna gaiak lantzen ditugu, tailerretan parte hartzen, konpetentzia sozialak garatzeko eta esperientzia desberdinak entzuten hausnarketa kritikoa bultzatzeko.
Azkenik, AGENDA 2030ak, helburuak modu kontziente baten gure egunerokotasunean txertatzeko aukera ematen digu, proiektu desberdinetan helburuak txertatuz.
Aurreko bideoan eta hurrengo argazkian modu grafiko baten programa, jarduera eta tailer desberdinak ikusi ditzakezue.