Nomada Omnimotion proiektua izan da Tkgune ideia industrialen lehiaketaren 6. edizioko irabazlea
(Bideoa gaztelaniaz dago)
Tkgune enpresa industrialen ideia lehiaketaren 6. edizioko saria Nomada Omnimotion proiektuari egokitu zaio.
Ingurune birtualetan fisikoki ibiltzea ahalbidetzen duen plataforma edo makina bat sortzeko ideia da "Nomada Omnimotion". Plataforma horren bitartez, erabiltzaileak edozein norabideetan ibil daitezke -plataformaren gainazaletik irten gabe- eta aginte kontrolik erabili gabe, gorputzaren mugimenduak baitira ingurune birtualean eragina dutenak.
Proiektu egilea egun Usurbilen bizi den Jaime Comes madrildarra da. Jaimek heziketa zikloko diseinu industriala eta delineazioa ikasi zituen, ondoren Arkitektura gradua egin ahal izateko. Arkitekturako proiektuak diseinatzeko errealitate birtuala erabiltzen du 3D irudiak sortzeko. Mundu birtual horietan mugitzeko joyskick sistemarekin ez zegoen konforme eta oinez ibiltzeko beharrak bultzatuta sortu zuen proiektua. Nomada Omnimotion-ek hainbat sektoretan izango du aplikazioa: Industriaren formakuntzan, geriatrian, turismoan, higiezinen agentzientzat, etabar.
Saria uztailaren 4an jaso du Ane Beitia Elgoibarko alkatearen eta Roberto Altzerreka Tkgune lehiaketaren arduradunaren eskutik. TKgune ideia industrialen saria 2.500 eskudirutan, 100 orduko aholkularitza teknikoa eta kudeaketaren ingurukoa eta IMHko eta Tkgune sareko baliabide industrialak jasoko dute, proiektua martxan jarri ahal izateko.
Tkgune Lehiaketa Tkgune Fabrikazioa sareak antolatzen du (Berrikuntza eta Teknologia Transferentziarako Lanbide Heziketako Ikastetxeek, non IMH koordinatzailea da), Elgoibarko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, UPV/EHU eta Debegesaren laguntzarekin. Seigarren edizioko enpresa babesleak izan dira Alcorta Forging Group, DanobatGroup eta Rural Kutxa.