OiAcademy indartsu itzuli da: Berrikuntza Ingeniaritzako hirugarren urteko ikasleek erronka berri bati egin beharko diote aurre.

2024/10/11 14:29:40 GMT+2

Denbora batez zain egon ondoren, OiAcademy berriz bueltan da. Edizio honetan, IMH Campuseko Berrikuntza Ingeniaritzako hirugarren urteko ikasleak dira protagonistak eta taldeka antolatuta, erronka inspiratzaile bati aurre egiteari ekin diote.

OpenInnovation Academy berrikuntza eta ekintzailetza bultzatzen dituen programa bat da, eta oraingoan oso erronka berezia proposatu digu: Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) lotutako aplikazio mugikor bat diseinatzea, erronka globalei helduko dieten sormenezko irtenbideak bilatuz.

Erronkaren aurkezpena, ideazio prozesua eta sakonketa saioak egin dira jada. Ikasleak geroz eta hurbilago daude beraien ideia mundura zabaltzeko. Bai IMH Campuseko kideak eta Tecnalia, proiektu hontako partaide direnak.

Final handia gertu dago: taldeek euren soluzioak aurkeztuko dituzte epaimahai berezi baten aurrean. Nor izango ote? Gainera, azkenengo saio honetan gure gazteak entzuteaz gain, ideia onena ere saritua izango da!

Gure gazteen proposamen sortzaile guztiak entzuteko desiatzen gaude!