ORBEAKO ESPEZIALIZAZIOAN Lean Manufacturing lanketaren aurkezpena

2020/02/20 14:10:00 GMT+1
IMHko lau ikaslek dihardute espezializazio duala ikasten ORBEArekin elkarlanean.

ORBEA enpresa ezagunarekin elkarlanean, 14 pertsona heziketa zikloko espezializazio urtea egiten ari dira, Orbeako 8 langile eta 6 ikasle berri, Orbean espezializazio duala egiten ari baitira, hauetatik 4 IMHko ikasleak izanik.

 

Joan den astean Lean Manufacturing eta zeharkako konpetentziei buruzko modulua amaitu eta aurkezpena egin du taldeak IMHn, Orbeako Aitor Larragaña arduraduna bertan zegoela.

 

Amaitzean IMHko instalazioak eta lantegiak bisitatu ditugu eta formakuntza nola baloratuko duten galdetu diegu: “Asko ikasi dugu, taldean lan egiten ikasteko balio izan digu, oso produktiboa izan da, Orbearen filosofia ulertzen lagundu dit” izan dira aipatu dituzten batzuk.

 

Orokorrean pozik daude ikasi eta egindako lanarekin. Orain ikasitakoa garatzen jarraitzeko garaia izango da. Zorionak eta segi horrela!