Patxi Lopez buru zuen PSEko ordezkaritzak IMH ezagutu du

2008/10/16 23:00:00 GMT+1
Patxi Lopez buru zuela, PSEko ordezkaritza urriaren 16an goizean Eibarren egon zen Eibarko Uni, Armeria Eskola eta Teknikerreko lan berriak bisitatzen eta arratsaldez Elgoibarko IMH eta Makina Erremintaren Museoa ezagutu zituen, IMH eta AFMko arduradunen eskutik.

IMH eta Makina Erremintaren Museoa bisitatu zuten PSEko ordezkaritza Patxi Lopez, Isabel Celaá, Iñaki Arriola, Jesus Eguiguren, Miguel Morales eta Ovidio Campellok osatu zuten.  Bisitari harrera IMHko eta AFMko agintariek egin zioten eta instalazioak ikusteaz gain, IMHren eta Makina Erremintaren sektoreko erreferentzia, errealitatea eta etorkizuneko ildo nagusiei buruzko informazioa jaso zuten.