Peruko Gobernuburuak IMH bisitatuko du
Peruko Ministroen Kontseiluko presidente Juan Jiménez Mayor Euskadira etorriko da hilaren 28an, asteartea, bere herrialdeko ordezkari-talde batekin batera. Bidaiaren helburua erakunde politiko eta ekonomiko gorenekin elkarrizketak izatea da, Euskadiren eta Peruren arteko lankidetza-harremanak sendotzeko.
Bi egunetako topaketa Eusko Jaurlaritzak antolatu du, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren bitartez.
Egitarauaren barruan, bihar, maiatzak 28, arratsaldeko 17:00etan, Peruko ordezkaritza Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuaren instalazioak ikustera etorriko da, eta han bertatik bertara ezagutuko dituzte lanbide-heziketako ikastetxeen eta enpresen arteko harremanak, teknologia aurreratuak eta zentro horietan nola erabiltzen duten berrikuntza ETEei laguntzeko.
IMHko bisitan, ordezkaritzarekin batera Cristina Uriarte Hezkuntza Sailburua eta Jorge Arevalo Lanbide Heziketako Sailburuordea izango dira.
Programa osoari buruzko informazioa...