POI eta ekintzailetza Arabako Bazkundean
Uztailaren 16an ere Arabako Bazkundean POIz (IMHko Proiektuetan Oinarritutako Irakaskuntza metodologia) jardun zuen IMHko Zikloetako Ikasketa Burua den Imanol Iturriak ekintzailetza testuinguruan. Imanolekin batera, EJE-Valnaloneko arduraduna eta Axun Larrañaga Tknikako ekintzailetza arduradun bezala ere aritu ziren.
Taldea 24 irakaslekoa zen, denak Lanbide Heziketakoak eta Estatuko hainbat erkidegoetakoak: Galizarrak, Madrildarrak, Katalanak, Andaluzak, Kanariarrak,..
Programa hori estatuko Merkatal Bazkundeak sustatu eta finantziatzen du, eta joan den asteko 3 eguneko saioak Gasteizen izan dira eta aldez aurretik, taldea Kanariar irletan egon da.
Ikusi uztailaren 17an POIri buruzko hitzaldia eta informazioa....