POI, proiektuen garapenean oinarritutako irakaskuntzaren esperientzia

2006/06/15 23:00:00 GMT+1
Guneka proiektutik abiatuta eta PBL metodologiarekin antzekotasunak dituen IMHko fabrikazio mekanikoko irakasle taldeak bi ikasturtetan garatu duten esperientzia pilotua azaldu dute Bikain bilkuran eta IMHn

Lanbide Heziketako komunitateak urtero praktika onei buruz egiten duen Bikain Bilkuran, Imanol Iturria, Ander Elola eta Juan Ignacio Irizarrek fabrikazio mekanikoko ikasle taldearekin garatu duten esperientzia azaldu zuten ekainaren 15ean Lanbide Heziketa Sailburuordetzak Lakuan duen egoitzan eta ekainaren 16an Makina Erremintaren Institutuan.

Ikasgelako kontzeptua erabat apurtu digute hirukoteak, irakasle "radiokaseta" muturretik, irakasle "gida" eta "enpresa-buru" izatera pasatzen dira. Ikasleak enpresako produzkioko langileak balira, ikasgaiak ikasi beharrean proiektuak aurrera eramanten ikasten dute, enpresa bateko eguneroko lan-bizitza kopiatuz. “Ikasleak egiten ikasten du”, eta egiten jarrerak barneratzen dira, ondoren automatikoki irtetzen zaizkio behin enpresan dagoela.

AURREKARIAK

IMH – Makina Erremintaren Institutuak duen xedea da, bere jarduera 1991an hasi zuenetik, enpresen langile beharrei erantzun integrala ematea eta teknikari koalifikatuak prestatzea.

Ildo honetatik, IMH aintzindaria izan zen modulu esperimentalak abiatzen eta ondoren moduluak heziketa zikloetara egokitzen, egun ematen direnak, alegia. Era berean, IMHk sustatu egin du tradiziozko hezkuntza eredu antolakuntzaren berrikustea, oinarritzat ikasgai magistrala zuena, non ikaslea irakasleak ematen zion ezagutzaren hartzaile soila zen. IMHk ere sustatu du Ikasgela Taldea, non irakaskuntzaren kontzeptua irakasle eta ikaslearen arteko kolaborazioan oinarritzen den, eta irakaslea dinamizatzaile bihurtzen den ikasleari ikasken irakatsiz: honela, ikasleak beharrezkoak dituen gaitasunak bereganatzen ditu etengabe garatzen diren proiektuen garapenaren bidez.

IMHk enpresen beharrak eta programazioak birpasatzeko egin dituen azken alderaketetan azaltzen da beharrezkoak direla gaitasun (komunikazio, argudiaketa) eta jarrera (inplikazio, kolaborazio, konpromisoa, ekintzailetza, parte-hartzea...) jakin batzuk ikasleegan, ezagutza teknikoa osatuko dizkietenak.

Zentzu honetan, 2006ko ikasleak ez dira orain dela 10 urtekoak, eta orain dela 10 urteko metodologiak birpasatu gabe ez dira baliogarriak. Arazoetan oinarritutako irakaskuntzaren inguruan garatutakoak Eskandinabiako ereduak, oinarri teoriko egokia dira beharrezkoak diren eraldaketentzat.

Testuinguru honetan, azken 2 urteetan irakasle talde batek aurkeztera goazen esperientzia garatu du.

POI - IMH.

Aurrez adierazitako barrutian, irakasle talde batek: Juan Ignacio Irizar, Ander Elola eta Imanol Iturriak, Fabrikazio Mekanikoko zikloko prestakuntza muduloetan integratzen dituzten proiektu jakin batzuk definitu dituzte: honela formazio edukinek erabateko esanahia lortzen dute proiektuetan aplikazio praktikoak egitean.

Esperientzia irakaslearen rol berrian, eta ikasgela irakaskuntza-ikaskuntza balio erantsia sortzen den gunean oinarritzen da. Irakasle taldeak batera programatu eta kudeatu egiten ditu proiektuak, honela irakasteaz gain ikasi egiten dute eta elkarlana egiten dute, autonomiaz jardutzen duten eta etengabe hobetuz doaz. Irakasle talde honek ziklo bakarrarekin jarduten du eta ikasleekiko ardura guztiak hartzen ditu: harrera egin, atazak programatu, irakatsi, ebaluatu, orientatu eta enpresan daudenean formazioa kudeatzen die.

Esperientzia honen abantailak, besteak beste:

  • Ikasleei harrera egin, helburuak, edukinak eta ebaluazio prozedurak aurkezteko orduan ikuspegi bateratu eta bakarra.
  • Moduluen arteko koordinazioa, honela bikoiztasunak saihesten dira zeren eta jarduerak estrukturalki programatzen dira proiektuak garatzen diren heinean.
  • Ikasleak bere autonomia hobetzen du, bere bilakaeraren denbora erreala ezagutzeko gai baita. Zentzu honetan, formazioak dedikazio iraunkorra eskatzen du, eta ikaslearen jarreren garapen egokia lantzen da.
  • Ebaluazio irizpideak amankomunak dira; jarrerak %40ko balioa dute eta idatzizko frogak %60 ("azterketak" %30 eta proiektuaren txostena %30).

Irakasleek prozesuaren gidatzaile bihurtzen dira eta sustatu egiten dute ikasleek ikasketak amaitu ondoren aurkituko dituzten jarrerak.

Konklusio bezala, esan dezakegu proiektuetan oinarritutako ikaskuntza konpartitutako ikaskutza testuinguru batean sortzen dela, non ikasle eta irakasleek ikaskuntza/irakaskuntza prozesuaren ardura beregantzen duten.