Prestakuntza-ekintza estrategikoak (Enpresak). 2012ko deialdiak
- Deialdi honetan aipatzen diren laguntzak 35 langile edo gehiagoko plantilla duten enpresek eskatu ahal izango dituzte; baita 50 langile edo gehiago dituzten enpresa taldeek ere.
- Elkarren osagarriak izango dira deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzak eta etengabeko prestakuntzarako Estatuko ereduak barne hartzen dituen hobariak. Ondorio bezala, hobarien estatu-sisteman ekitaldirako dagoen kreditua kontsumitu beharko dute enpresek. Bestela, azken dirulaguntzatik kontsumitu ez den kredituaren kopurua deskontatuko da.
- Proiektuaren egite-garaia 2012ko urtarrilaren 1etik 2013ko ekainaren 28rartekoa izango da.
- Prestakuntza-ekintzek gutxienez 6 eta gehienez 270 orduko iraupena izango dute.
- Eskaerak www.hobetuz.com orrian egongo diren arauzko eredue-tan beteko dira.
- Eskaera aurkeztu aurretik, eskatzaileak laguntzaren xede diren prestakuntza-ekintzak Langileen Ordezkaritza Legalari (LOL) azalduko dizkio, eta honek 15 eguneko epea izango dute txostena egiteko. Txosten hori eskaerarekin batera aurkeztuko da.
- Eskaerak aurkezteko epea 2012ko ekainaren 8an amaituko da.
IMHko LANERAKO PRESTAKUNTZA taldetik enpresen eskura jartzen dugu daukagun esperientzia eta Prestakuntza-Planak egin, aurkeztu eta kudeatzeko garatu dugun metodologia.
Interesaturik egonez gero, jar zaitez gurekin kontaktuan
Deialdiko testua irakurtzeko, sakatu hemen.