Prestakuntza hobariak. Jakin arazpen epea luzatu da.
2009/04/14 13:52:00 GMT+1
Enpleguan Prestatzeko Fundazio Tripartitak (FTFE) luzatu egin du prestakuntzaren jakin arazpena egiteko epea apirilaren 27 arte.
FTFEk, hobarien aplikazio informatiko berria abiatzeko izan dituen
gora-beherak direla eta, ikastaroen hasieraren jakin arazpena egiteko
epea 2009ko apirilaren 27a arte luzatzea erabaki du.
Honela, egun horretatik aurrera hasiko diren ikastaroek hasi diren jakin arazpen epea bete beharko dute (7 egun). Beraz, hilaren 27tik aurrera hasiko diren prestakuntza-taldeen jakin arazpenak apirilaren 20tik aurrera bete beharko dira.
2009ko urtarrilaren 1ean eta 2009ko apirilaren 26 artean abiatutako ikastaroen berri-ematea 2009ko urte osoan zehar egin ahal izango da.
Aurreko urteetan bezala, IMHk enpresei eskaintzen die prestakuntzako kreditua kudeatzeko eta beteko duten prestakuntzan aplikatzeko aukera.
Informazio gehiago: www.fundaciontripartita.org