Prestakuntzarako 2011ko laguntza deialdia
Hauek dira jardun-lerroak:
- Enpresetako prestakuntza-premiak antzemateko azterlan eta analisietarako laguntzak.
EAEko enpresek prestakuntza-premiak antzemateko diagnosiak egiteko diru-laguntzen deialdia.
Laguntzak Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek jaso ditzakete, eta ETEek izango dute lehentasuna
Informazio gehiago...
- Prestakuntza-ekintza estrategikoak (enpresak).
EAEko enpresek programatutako izaera estrategikoko etengabeko prestakuntzako ekintzak garatzeko laguntzetarako deialdia, enpresa horietako langileen gaitasuna eta prestakuntza hobetze aldera.
Informazio gehiago...
- Langileentzako prestakuntza-ekintzetarako laguntzak.
EAEko enpresetako langileei zuzendutako enplegurako eskaintzako prestakuntzarako dirulaguntzen deialdia. Eskaera Prestakuntza Erakundeek eta Unibertsitateek, Enpresa Erakundeek eta Sindikatuek, Kooperatiba eta/edo Lan Sozietateen Konfederazioek eta Federazioek egin ditzakete.
Informazio gehiago...
- Babes- eta laguntza-ekintzak egiteko laguntzak.
Ikerlanak egiteko, produktu eta tresna berritzaileak garatzea eta enpresa eta langileei, lanbide-heziketa eta - mugikortasuneko aukerei buruzko, nahiz lanbide-gaitasunak bideratzen dituzten enplegurako lanbideheziketako ekintzetarako sarbide ezberdinei buruzko informazioa, laguntza eta orientazioa emateko dirulaguntzak.
Informazio gehiago...