Prestakuntzarako 2012ko laguntza deialdia

Hauek dira jardun-lerroak:
EAEko enpresek prestakuntza-premiak antzemateko diagnosiak egiteko diru-laguntzen deialdia.
Laguntzak Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek jaso ditzakete, eta ETEek izango dute lehentasuna
EAEko enpresek programatutako izaera estrategikoko etengabeko
prestakuntzako ekintzak garatzeko laguntzetarako deialdia, enpresa
horietako langileen gaitasuna eta prestakuntza hobetze aldera.
EAEko enpresetako langileei zuzendutako enplegurako eskaintzako
prestakuntzarako dirulaguntzen deialdia. Eskaera Prestakuntza
Erakundeek eta Unibertsitateek, Enpresa Erakundeek eta Sindikatuek,
Kooperatiba eta/edo Lan Sozietateen Konfederazioek eta Federazioek egin
ditzakete.
Ikerlanak egiteko, produktu eta tresna berritzaileak garatzea eta
enpresa eta langileei, lanbide-heziketa eta - mugikortasuneko aukerei
buruzko, nahiz lanbide-gaitasunak bideratzen dituzten enplegurako
lanbideheziketako ekintzetarako sarbide ezberdinei buruzko informazioa,
laguntza eta orientazioa emateko dirulaguntzak.