Prestakuntzarako hobariak. 2019. urtea. Aplikazioa abian.

2018/12/20 15:00:00 GMT+1
Gaurtik aurrera prest dago Enplegurako Prestakuntzaren Fundaeko aplikazio-sistema 2019 ekitaldirako aurreikusitako prestakuntza-jarduerak eta prestakuntzako banakako baimenak jakin arazteko.

Aplikazio-sistemaren berrinkuntza batzuk:

  • 50 langile baino gutxiago dituzten enpresek,  2018an erabili ez duten kreditua  gordetzeko nahia jakinarazi bazuten, 2019rako kredituan gehituta izango dute ez erabilitako kantitate hori.
  • Goiz eta arratsaldeko lanaldiak ordutegi-atalegatik ordezkatu dira.
  • Tutore, irakasle eta preskuntzaren hornitzaile ataletan pasaporte zenbakia sartzea ahalbidetu da.
  • Asistentzia ziurtagiri eta preskuntza gainditzearen egiaztatze diplomaren arteko bereizgarritasuna gehitu da.

Aplikazioaren berrinkuntzak ondorengo estekan begiratu daitezke:

2019ko aplikazioan berrikuntzak

Enpresek nola kudeatu ditzakete hobariak IMHren bidez?

- Auto-kudeaketa. Enpresak berak antolatzen du prestakuntza. Izapideak zuzenean egin ditzake Fundaerekin, hobaritutako enpresa bezala, edo IMHri administrazio lanak kontratatu diezazkioke, kanpo erabiltzaile bezala.

Abantailak:

*enpresak bere kreditua eta kontsumoak kontrolatuko ditu

*ez du denborarik galduko dokumentuak sortzen, epeak kontrolatzen, kalkuluak egiten...

*Aholkularitza zerbitzuak betebeharrak betetzeko eta %.

- Kanpo-kudeaketa. Enpresak ardura uzten dio antolaketa kanpo erakunde antolatzaile bati.

IMHk antolatu eta emandako prestakuntzarentzat, erakunde antolatzaile gisa arituko gara, gure enpresa Taldearen bidez.

Abantailak:

* IMH erakunde egiaztatua eta/edo inskribatua da

* Izapide, dokumentu sorrera, Fundaeren betebeharren gauzatzea etabarrak egiten ditugu.

 

2018. URTEKO HOBARIAK

2018. urteko prestakuntzetarako aplikazioa 2019. urteko urtarrilaren 31 arte erabilgarri egongo da.

GARRANTZITSUA: Enpresek prestakuntzaren amaiera komunikatu beharra daukate hobariak kotizazioetan aplikatu ahalko izateko. Komunikazio hauek egiteko epea abenduko kotizazio-buletina aurkezteko azken egunean bukatuko da.

Informazio gehiago: Enpresek programatutako prestakuntza