Proiektu Industrialak

2016/07/21 23:00:00 GMT+1
Ingeniaritza Dualeko ikasleek aurkeztu dituzte aste honetan Gradu amaierako proiektuak

Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako 4. mailako ikasleek (Gradu berriko 1. promozioa) Proiektu Industriak defendatu dituzte aste honetan epaimahaien aurrean. Hainbat bikain egindakoak direla ikusi ditugu eta denak interesgarriak izan dira.  Aipamen berezia jaso du Iker Iruretak egindako  "Forjaketa zelulen eraginkortasunaren hobekuntza SMED bitartez" izena duen proiektuak.

Zorionak denei eta eskerrik asko epaimahaietan parte hartu duzuen profesionalei.