Proiektuen Kudeaketa Finantzarioa Ikastaroa
Iazko Makina Erremintaren Ekoizleen sektoreko beharren diagnostikoa egin ondoren garatutako Formazio planarekin jarraituz, prestakuntza berri bat abiatuko da.
Sektorean sortzen ari den profiletako bat Proiektu-burua da. Diagnostikoaren emaitzetako batek aditzera eman zuen sektoreak teknologia eta antolaketa alorretan bere burua gai ikusten badu ere, beharrezkoa egiten zaiola ezagutza areagotzea proiektuen analisi-finantzarioetan.
Proiektuen arduradun teknikoei alor finantzarioa indartzeak proiektuen ikuspegi orokorrago bat emango die, eta kudeaketan erabaki egokiagoak hartzen lagundu.
Profil honi erantzuna emateko proiektuen kudeaketa finantzarioa ikastaroa antolatu dugu ELKARGIren kolaborazioarekin.
Triptikoa
Proiektuen Kudeaketa Finantzarioa ikastaroa
Ikastaroari buruzko informazio gehigarria
Prestakuntzaren tokia:
IMH - Azkue Auzoa, 1 - 20870 Elgoibar (Gipuzkoa)
Datak:
- Hasiera: 2007ko urriak 9
- Amaiera: 2007ko azaroak 15
Iraupena:
- 30 ordu, 6 saiotan banatua
Ikastaroaren kostua:
- 500€. (Fundación Tripartitak parte batean kofinantzatua).
Informazio gehiago eta izen-ematea, Esperanza Varona Tfnoa 943 74 41 32...