Sariki-IMH kolaborazioaren 2013ko ekintzak
2013/05/05 23:00:00 GMT+1
Metrologi eskaintza osatu, Metrologian espezializatutako ikastaro berria, Asmaola eremuko proiektuak eta ekainaren 4ko jardunaldi teknologikoa izango dira ekintza nagusiak.
2012ko ekainean Makina Erremintaren azken Biurtekoan elkarlana hitzartu eta sinatu genuenetik, IMH eta Sarikik jarduera plan bat lantzen aritu izan dira, IMHko instalazioetan kokatuta dagoen Metrologia Berritzaile Aplikatuaren Zentrutik 2013an garatuko dena.
Metrologia zentrua Serie S berriaren Mitutoyo hiru dimentsiotako makinarekin, eta 6 lanpostutarako off-line lizentziadun MCosmos V3.4 softwarearekin ekipatuta dago.
2013rako plangintzatu ditugun ekintzek ahalbideratuko dute:
- Ingurune industrialeko enpresentzat metrologiari buruzko prestakuntza eskaintza handitzea. Irailaren 23tik 27 arte enplegurako prestakuntzaren Mcosmos 3 – 1. mailako lehen berariazko ikastaroa emango da IMHn, langile eta langabeei zuzendua.
- Metrologian espezializatutako ikastaro berri bat eskaini. Sariki eta IMHren arteko berariazko ikastaro berri baten edukian lantzen dihardugu, metrologiako teknikariak prestatu eta espezializatzeko helburua duena. Honen inguruan informazio gehiago nahi izanez gero, IMHra zuzendu zaitezkete.
- I+G proiektua garatu, ASMAOLA proiektuaren elkarlan esparruaren barruan. Sariki-IMHk duela gutxi proiektu bat aurkeztu du SPRIren Gaitek programaren barruan, metrologia makina erremintaren eremuan integratzeko helburuarekin.
- Zabalkunde teknologikoa egin. Datorren ekainaren 4an lehen jardunaldi teknikoa izango dugu bolumen handiko neurketaren teknologiaren ikuspegiarekin. Helburua egun dimentsio handiko osagarrien neurketarako ditugun teknologiak ezagutaraztea izango da. Hurrengo egunetan osatuko dugu jardunaldiari buruzko informazioa.