SEAT eta Generalitatek interesa azaldu dute euskal prestakuntza sistema dualaren inguruan
Generalitat-a eta SEAT Catalunyan erreferentea izan nahi duen Prestakuntza Zentrua martxan jartzen ari da. Ekimen publiko-pribatua izanik, sektore industrialen Lanbide Heziketa katalana indartu nahi du, puntako ikastetxe honekin.
Bisitaren interesa IMHk lantzen dituen ondorengoetan datza: IMHren harremana enpresekin, ikasi eta lan alternantzia programak Lanbide Heziketan eta Ingeniaritzan, hasierako lanbide heziketako eta enplegurako prestakuntza programen kudeaketa, eta jarduera publiko-pribatuen kudeaketa integratuan.
IMHk aldi berean gai hauetan beraiekin elkarlanean aritzeko interesa du.
Bisita honen arduradunak dira Josef Schelchshorn Seat Espainiako Giza Baliabideen Zuzendaria, eta Mª Teresa Casanovas Archs, Catalunyako Automozio Zentru berriaren proiektuko Generalitateko arduraduna.