Siemens 4.0 topaketa IMHn
2015/07/12 23:00:00 GMT+1
Erakunde alemanak lan-saioa antolatu zuen makina erremintaren fabrikatzaileekin etorkizuneko estrategia eta ikuspegia partekatzeko.
Uztailaren 1ean Siemens enpresa alemanak makina erremintako euskal enpresa fabrikatzaileen zuzendari eta teknikariekin lan-bilera egin zuen IMHn, gai nagusia industria 4.0 izanik.
Siemensek jarduera hau IMHn antolatu du IMHk eta Siemensek sinatutako hitzarmenaren ondorioz duten lan harremanak direla eta. Hitzarmenaren bidez, IMH Siemens formakuntza-"partnerra" da eta enplegurako prestakuntza enpresa alemanaren jatorrizko agiriarekin ematen du.