Siemensen programazio eta neurketaren inguruko prestakuntza aurreratua IMHko teknikarientzat

2015/06/30 23:00:00 GMT+1
IMHk eta Siemensek adostuta duten hitzarmenaren bidez, IMHko teknikariek ezagutza teknikoak eguneratzen dituzte eta IMHn ematen diren Siemens ikastaroetan enpresa alemanaren jatorrizko agiria ematen zaie ikasleei.

Ekainaren azken astean IMHko Anselmo Gonzalez eta Cesar Monforte teknikariek urtero Siemensek bere partnerrentzat antolatzen duen irakasleen prestakuntza ikastaroa egin zuten Siemensen egoitza nagusian, Alemaniako Erlangen hirian, programazio eta neurketan azken joeren berri izateko helburuarekin.

Bost ardatzetako mekanizazioaren 4.6 bertsioa, bost ardatzeko makinen zinematika ziurtatu edo aldatzeko neurketa-zikloen programazioa, eta kontakturik gabeko neurketa-sondak landu zituzten.

Jarduera hau IMH-Siemens hitzarmenaren barrutian egin da. Honen bidez, IMH Siemens formakuntza-"partnerra" da eta enplegurako prestakuntza enpresa alemanaren jatorrizko agiriarekin ematen du.