"Skating in manufacturing" bideoa, gazteen fabrikazio zaletasuna sustatzen

2021/10/08 11:48:00 GMT+1
Hiru skater, hiru patinete-prototiporekin, baliagarriak izan zaizkigu industriak izandako eraldaketaren ideia bat egiteko: Digitalizazio industriala!
Elgoibarko IMHn YML ekimena sortu da, fabrikazioaren teknologiak gazteei hurbiltzeko.
 
Kasu honetan, YLMk patinetea fabrikatzeko proiektu bati ekin dio, fabrikazioaren bilakaera erakusteko. Objektu hori, gure gizartearen parte izanik, garai desberdinetan nola eraiki den erakusteko.
 
Helburua da ulertzea, ikastea eta ikusaraztea Fabrikazio digitalaren mundua etorkizunerako aukera handien gunea dela.
 
Europako EITM programaren baitan, YML-Young Manufacturing Leaders proiektuko "Skating in Manufacturing" topaketa egin genuen 2021/9/23an eta bertan grabatutako irudiak erabili ditugu. Eskerrik asko bideoan parte hartu duten, YML Basque City Hub, Makina Erremintaren Museoa, ikasle, gazte, eta skaterri. Baita utzitako irudiengatik ere.
 

 .. Eta zu, animatuko zara ¿YML partaide izaten? 18 eta 30 urte bitartean baduzu, YMLren Basque City Hub-en izena eman dezakezu, guztion artean ekintza interesgarriak antolatuko ditugu!

 

YML-ri buruzko informazio eta izen ematea