SLM teknologia Fabrikazio Digitalaren Masterreko ikasleentzat
IMHko Fabrikazio Aurreratuaren eta Digitalaren estrategiaren barruan, Samylabsekin lankidetzan dihardugu Fabrikazio Aditiboaren hainbat arlotan. Hilabete honetan, Fabrikazio Digitalaren Masterreko ikasleak Selective Laser Melting teknologiari buruzko hainbat jarduera egiten ari dira Jon Martinez Samylabseko bazkide sortzailearekin, Fabrikazio Aditiboa hautazko irakasgaiaren barruan, IMHko Additive Villageren instalazioetan.
SLM teknologia metalen aleazioak 3D inprimatzeko bereziki garatutako fabrikazioa aditiboko metodo bat da. Aditiboko piezak sortzen ditu metal-hautsezko partikulak erabateko fusio-prozesu batean fusionatzean. Fabrikazio Aditiboko IMHko ekipamenduari esker, horien artean SAMYLABS Alba 300, masterreko prestakuntza erabat praktikoa da.