SpainSkills: IMHko espedizioa prest
Azken orduko gora-beherak lotzen ari direla, bihar irtengo da Madrilera IMHko lehen espedizioa: SpainSkills proben antolamenduan parte hartzen ari diren gure 3 irakasleak Elgoibarko Juan Munin eta Debako Jon Egaña aditu buru bezala, eta Elgoibarko Alberto Bergara aditu bezala.
Igandean ikasleen txanda izango da, beraz IMHko mekanizazio bidezko produkzioko ikasle den Larraitz Urangari eta ekipo industrialen mantenimenduko Asier Iraeta eta Ekaitz Ibarluzeari tokatuko zaie Espainiako hiriburura joatea.
Larraitzek dagoeneko badu EuskoSkillseko CNC Fresako probako urrezko domina. Larraskadakoak esan digunez lasai dago, nerbioak kontrolatuta. Animo IMHko espedizioari!