STEAM-Active Erasmus+ proiektua

2022/06/10 18:15:00 GMT+1
STEAM-Active proiektuak ingeniaritzako irakasleen ezagutza eta esperientzia hobetzea du helburu, STEAM bezalako hezkuntza-metodologia berritzaileak erabiliz, eta ikasleek ingeniaritzarekin lotutako gizarte-gaietan duten errendimendua hobetzea, arazo bat konpontzeko hainbat diziplina integratzeko duten gaitasuna sustatuz.

Bigarren topaketan, berrikuspen bibliografikoaren egungo egoera aztertu da; proiektuaren web-orrian dago eskuragarri (https://steam-active.pixel-online.org/methodologies.php).

Gainera, UPV/EHUk Irakasleentzako Protokoloaren hasierako bertsioa aurkeztu du, irakaskuntza-metodologia aktiboekin STEAM proiektua diseinatzeko metodologiaren esparrua ilustratuko duena. Hurrengo hilabeteetan protokoloa lantzen jarraituko da, eta irailean Grezian egitea aurreikusten den bileraren ondoren baliozkotzea espero da.

 

Aurreko albisteak:

STEAM-Active Erasmus+ proiektu berriaren lehen topaketa
2022/3/29
 
 
STEAM-Active KA2 Erasmus+ proiektu berria estreinatu dugu eta hasiera emateko lenen topaketa online egin genuen martxoaren 3-4an.
 
Edurne Iturbe eta Josetxo Gutierrez izango dira IMH Campuseko proiektukide parte hartzaileak.
 
Proiektuaren helburua da ingeniaritzako irakasleen ezagutza eta esperientzia hobetzea, STEAM bezalako hezkuntza-metodologia berritzaileak erabiliz, eta ikasleek ingeniaritzarekin lotutako gizarte-gaietan duten errendimendua hobetzea, arazo bat konpontzeko hainbat diziplina integratzeko duten gaitasuna sustatuz.
 
Proiektuko bazkide izango ditugu UPV/EHU (koordinatzailea) Italiako Pixel eta Perugiako Unibertsitatea, Lituaniako Kaunas University of Technology, Alemaniako DHBW - Baden-Wuerttemberg Cooperative State University, Greziako Peloponesoko Unibertsitatea.