STEAM proiektua bokazio teknologikoak piztu eta sustatzeko
Lanbide Heziketako berrikuntzari buruzko udako hamabostaldiaren barruan, hainbat saio antolatu ditugu, Ikastetxe Integratuan garatzen dihadugun proiektuen berri emateko.
IMH Campuseko Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko Aintzane Azumendi STEAM taldekidearekin izan gara, STEAM makro-proiektuari buruz hitz egiteko.
Gure helburua izan da IMH Campusari eta Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuari lotutako jarduera teknologikoa ezagutaraztea eta enpresekin duen elkarlana adieraztea. IMH Campus bisitatzera etorriko direnen adin tarte desberdinak indentifikatu eta beraientzat egokitutako bisitak antolatzea izan da gure ildo nagusia.
Horretarako patinetearen bideoa, mugikorraren euskarriaren ariketa edo altxorraren bila bezalako baliabideak sortu eta erabili dira.
2022-2023 urtean zehar hainbat bisita izan ditugu. Bisitetan diseinu, fabrikazio, muntaia prozesuak azaldu eta erakutsi diegu. Horiez gain berrikuntza lantegia eta fabrikazio aditiboko guneak ere erakutsi dizkiegu, fabrikazio prozesuak ulertzeko, historian zehar izandako eraldaketaz ohartarazteko, eta etorkizunean norantz goazen irudikatzeko.
Egindako bisiten artean daude besteak beste, Gorlizeko ikastola, Antigua Luberri, Elgoibarko institutua eta Ikastola (Ekiten tailerrak), Mutrikuko Ikastola, gure artean, gu izan gara beraien eskoletan, azoketan parte hartu dugu (Elgoibarko 2. Zientzia eta Teknologia azoka), edo erronka-sarien epaimahaietan (Debabarrena STEAM erronkak).
Horiez gain Elgoibarko Udalarekin hainbat elkarlan landu ditugu: Robotika ikastaroak gure instalazioetan hartuz, Ekimen tailerretan, Zientzia azokan eta Bizilabe programaren barruan. Azken honetan ikasle talde desberdinak izan ditugu, mugikorra eta zakarrontzi horiaren diseinuak egin eta bukaeran 3D inprimagailuetan inprimatu dituzte beraien ideiak.
Elgoibar mailan ere Magnet Erakarri proiektuan parte hartu dugu, Elgoibarko Herri Eskolako partner teknologiko gisa.
Ezin aipatu gabe hutsi guzti honen parte garrantzitsua diren Emakumeak ere, beraiei gerturatzea industria alorra izan da eta izango da gure helburu nagusietako bat. Horretarako proiektu desberdinetan parte hartu dugu, Udalarekin batera Elgoibarko Emakumeak Industrian, Asle-rekin egindako Emakumeak Industrian interbentzioak eta Nesk-up ekimena (Ikaslan) etabar.
STEAM Sare barruan beste bisita batzuk izan ditugu, esaterako Leioako Irlandesas eskola, Barrutialde Batxilergo eta Lanbide Heziketa, Mutriku Institutua, eta beraiekin ere bideo eta proiektu desberdinak erabiliz gazteak industriara gerturatzea izan dugu helburu nagusitzat, emakumearengan fokoa jarrita.
Azkenik AIRinVET, eta STEAM Active eta YML (Young Manufacturing Leaders) Europako proiektueko partaide garen aldetik, proiektuetan garatzen ari garen ekintzen berri eman dugu (irakasleentzako protokolo-gida...) eta Fabrikazio Aditiboaren inguruko tailer eta lehiaketaren berri eman dugu.
STEAM erakunde kolaboratzaileak:
- Elgoibarko Udala
- Elgoibar Ikastola
- Elgoibar Herri Eskola
- Elgoibar Institutua
- Debegesa
- Gipuzkoako Foru Aldundia
- Elhuyar
- Asle
- Tknika
- Ikaslan Gipuzkoa
- Innobasque