#STEM bokazioak lantzen STEAMsare dinamizazioan
#STEAMsare-ko dinamizatzaile izanik, IMHk ikastetxeen eta enpresen beharrak hausnartu eta ekintzak antolatzen parte hartu du aurten, eta bestalde, Mutrikuko Institutuko DBH3ko gazteak izan ditugu IMHn eta Makina Erremintaren Museoan, #STEM ikasketek (IMHko kasuan heziketa zikloak eta ingeniaritza duala), eta ogibideek gazteei eta bereziki neskei zein aukera ematen dizkieten ikustarazteko.
Dinamizatzaile bezala antolatu ditugu PIXEL SISTEMAS teknikarien hitzaldia Ortuellako San Felix ikastetxean, AVS Added Value Solution -eko teknikarien hitzaldia Gasteizko Koldo Mitxelena ikastetxean, Elgoibar Ikastoaren bisita CIC energiGUNE-ra , eta aipatutako Mutrikuko gazteen bisita EGILE eta #IMHra.
#STEAMsare programa Eusko Jaurlaritzak sortu du Innobasque-ren koordinaziopean, Euskadin eskola, enpresa eta eragile zientifiko-teknologikoen sare bat lortzeko eta Ikasgeletan #STEAM hezkuntza (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematikak) sustatzeko helburuarekin. 37 ikastetxe eta 21 enpresa zein eragile sozioekonomikok parte hartzen dugu sarean.