Tampereko Unibertsitatearekin elkarlana
Tampereko Unibertsitatea bisitatzen izan gara irailaren 4-7 bitartean, ErasmusPlus programaren baitan, eta doktoratu programak, Fabrikazio aurreratuari lotutako proiektuak eta instalazioak ezagutzeko aukera izan dugu.
Fabrikazio aditiboari dagokionez, SelectAM software berriarekin lan egiteko aukera izan dugu; honek fabrikazio aditiboa erabiliz, ohiko prozesuekin alderatuz, fabrikazio prozesua errentagarria den aztertzen laguntzen du, besteak beste.
Egonaldian IMH Campuseko Unibertsitate Eskolako eta Tampereko elkarren arteko etorkizuneko proiektuen aukerak ere aztertu ditugu. Eskerrik asko Tampereko kideei zuen harrera bikainagatik!