The Ten Million Project - Elgoibarko Gosari bilera
2011/09/21 23:00:00 GMT+1
Elgoibarko ekitaldia ez da egingo. Ikusi hurrengoak hemen.
Gipuzkoa Berritzen-ek antolatutako gosari bilera.
Izen emateak:
- arico[abildua]innobasque.com
- 943 30 94 32 telefonoan, Ane Rico
Proiektu Berritzaile, Sinesgarri, Eraginkor, Bultzatzaile, Bateratzaile eta Esportagarria den edo izan daiteken proiekturen bat buruan edo eskuartean baduzu, hurbil zaitez:
- urriaren 3an
- goizeko 9:00etatik 11:00ak arte
- Elgoibarko Makina Erremintaren Museoan
Gosari bilerak bi zati izango ditu:
- Lehendabizikoan “The Ten Million Project” ekimena aurkeztuko da. Aurkezpenaren bitartez, honako galderei erantzun nahi diegu: Zer da? Zer bilatzen dugu? Zer eskaintzen dugu? Zein irizpide erabiliko dira proiektuak baloratzeko garaian?
- Bigarrenean berriz, Langune, Hizkuntzen Industria Euskal Herrian, elkarteko zuzendari den Fernando Alanak hizkuntzen kudeaketa egoki baten bitartez eta hizkuntzekin erlazionaturiko teknologiak barneratuz inguruneak merkatu eta gizarte globaleko erakusleihoan posizionamendu interesgarri bat hartzeko aukerak azalduko ditu.
- Bukatzeko, hizkuntzen inguruan egindako aurkezpenetik abiatuta nahiz gosari bilerara hurbiltzen den jendeak buruan dakarren proiektu, ideia, amets edo intereseko gairen bati helduta gosari tailer bat egingo da The Ten Million Project-ak azaleratzeko asmoarekin. Helburua, aurtengo edizioan edota hurrengo edizioan aurkeztu ahal izateko proiektuak lantzea eta bitarte horretan beronen garapenean lagun badezakegu lagundu ahal izatea.
OHARRA:
- Gosari tailerrean parte hartzeko, aurrez izena eman beharra dago.
- Gosari bilera ospatu baina 3 lan egun aurretik izena emandakoen kopurua 20 pertsona baino gutxiagokoa bada, bertan behera geldituko da gosari tailerra.