Tianjingo ZDVTI/AFZ eta CSMC ikastetxeko irakasleen egonaldia IMHn

2014/06/12 23:00:00 GMT+1
Hainbat arlotako prestakuntza jaso dute bi astetan, Txinan ematen ari diren eskaintzaren osagarri

Tianjingo ZDVTI/AFZ eta CSMC ikastetxeko ikasteta buru eta fabrikazio mekanikoko arloko irakasleek bi astetako egonaldia egin dute Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuan., AFM-IMHrekin martxoan Txinan sinatu zen elkarlanerako hitzarmena dela eta.

Epealdi honetan 28BIEMH bisitatu dute eta hainbat arlotako prestakuntza jaso dute: kalitate sistema, ikastaro homologoa emateko prozedurak, diseinu curricularra, moduluen plangintza, irakasleen prestakuntza, metodologia didaktiko berriak, b-elarning garapena, lantokiko prestakuntza, enpresekin harrmanak, ikasletxeen i+g, homologazio espainiarraren prozedura eta abarrak.

Gaur Elgoibarko Udaletxean Alkateak egindako agur ekitaldiarekin amaitu dute egonaldia.

ZDVTI/AFZ eta CSMC ikastetxeeek 9.000 ikasle inguru dituzte, 14 miloi pasa biztale kopurua duen Tianjin hirian.

Zài jiàn!