Txandakako IMH Ingeniaritzako hasierako seminarioa

2010/09/23 09:52:00 GMT+1
Txandakako IMH Ingeniaritzako hasierako seminarioan Miguel Angel Carrera izan zen

Aurreko ostegunean, irailak 16, AVS - ADDED VALUE SOLUTIONS, S.L. enpresako gerentea den Miguel Angel Carrera izan zen lehenengo maila hasten duten Txandakako IMH Ingeniaritzako 15. promozioko ikasleei hitzaldia ematen.

Egunean zehar, ikasleek lidergotasuna landu zuten.

Eta arratsaldean, 16:15tan hasi eta klase orduak bukatu arte, Miguel Angelek bere esperientziak kontatu zizkigun; akademikoa eta lan munduan izandakoa.

Lan merkatuaren nondik noranzkoak ere aztertzeko beta izan zuen Miguel Angelek.

Oso hitzaldi aberasgarria izan zen denontzat eta bihotzez eskertzen diogu

eginiko esfortzua.