Txandakako IMH Ingeniaritzako promozio berria martxan

2010/09/09 15:52:00 GMT+1
Astelehenean hasiko dira klasean Txandakako IMH Ingeniaritzako 15. promozioko ikasleak

Datorren astelehenean, irailak 13, hasiko dira Txandakako IMH Ingeniaritzako 15. promozioko ikasleak klasean. Lehenengo hilabete honetan ez dute alternantziarik egingo eta klaseetan guztiz murgilduak egongo dira.
Lehenengo klase astean aldiz, ez zaie horren maldan gora egingo, aste horretan dinamika ezberdinak egingo bait dira ingeniaritza eta ingeniari izatea ongi ulertzeko eta beraien bizitza pertsonal eta lan mundurako ongi etorriko zaizkien ideiak lantzeko. Ideia hauen artean, ilusioa, konpromezua, komunikazioa eta entzumena, lidergoa eta iniziatiba aurkitzen dira.
Dinamika guzti hauei laguntzeko, hitzaldi ezberdinak ere egongo dira: ikasleak, ikasle ohiak, enpresa eta ikastetxeko tutoreak eta AVS - ADDED VALUE SOLUTIONS, S.L. enpresako Miguel Angel Carrera.
Hasierako seminario hau ongi bukatzeko ostirala irailak 17an ikasleek bazkari bat antolatuko dute Elgoibarko San Lorentzo auzoko elkartean seminarioko partaideentzat.